Home » Eskaintza Turistikoa » Festak eta ohiturak » Santa Ageda (Otsailak 5)

Santa Ageda (Otsailak 5)

Urteroko otsailaren 5ean Moreda Araban Santa Ageda jaia izaten da . XVI. mendetik aurrera ospatzen den ohitura bat da.

Jaiegunean neska-mutilek, urteroko kinttoak, kuadrillan bilduta herrriko kaleak zeharkatzen dituzte eta atez ate diru-bilketa bat egiten dute, bildutakoarekin bazkari edo afari bat egiten dute.

Kinttoek Santa Ageda deritzoten 31 bat zentimetro garaierako irudi beltz bat eramaten dute. Herriko zaharrek diotenaren arabera, irudi horren jatorria duela ehun urte baino gehiagoko egun hodeitsu batean errekako yasak beheraino jaitsi zuelan dago. Errekara kale Berriko eta Gurutze kaleko emakumeak arropa garbitzera joaten ziren, bertan ur epeleko iturri bat baitzegoen. Hango emakume batek eskua uretan sartu eta enbor bat hartu zuen, birginaren irudia zena. Egoera txarrean zegoela ikustean berriztatzera eraman zuten, baina enbor errea zenez ezin zuten ezer egin.

Moredako Birgin beltz hau (Santa Ageda zelaren zalantza dago) García Jalon familiaren jabetzan dago, belaunaldiz belaunaldi gurasoengandik semeetara pasa dena. Urtero egun batez atsegin handiz neska-mutilei uzten diete.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*